Sortzen jaia, ‘EgunOn!’ lemapean
2018/05/20
Iruñea
Nafarroa
Sortzen
AIPAMENAK

Maiatzaren 20an, euskarazko eskola publikoaren aldeko Sortzen jaia ospatuko da Iruñean, Antoniutti parkean. ‘EgunOn!’ izango da aurtengo leloa, euskarak eguneko lehen hitzetik duen garrantzia nabarmenduz.

Eskola desberdinetako hezkuntza komunitateetako kideek auzolanean antolatu dute jaia eta egitaraua oparoa izango da.

«EgunOn! egun on bat sortu eta garatuko dugunaren seinale gisa. EgunOn!, mundu guztiak eguna euskaraz hasteak duen garrantziaren irudikapen gisa, edo eta eguna euskaraz hasi nahi duen orok hasteko aukera duela adierazteko modu gisa. Dakienak erabiltzeak duen garrantziaren adiera gisa. EgunOn!, egunak euskaraz ere bizi nahi ditugula adierazteko modu gisa», adierazi dute Sortzeneko kideek.

KOKAPENA
Antoniutti parkea
Iruñea
Nafarroa
LOTURAK