Sortzen Jaia, bi asteburutan
2018/05/13 - 2018/05/20

Maiatzak 13. 11:30.
Maiatzak 20. 10:00-20:00.

Iruñea
Nafarroa
Sortzenjaia
AIPAMENAK

Sortzen, Euskal Eskola Publiko berriaren aldeko elkarteak, maiatzaren 13an eta 20an ospatuko duen Sortzen Jaiak euskara, artea eta dibertsioa bilduko ditu.

Maiatzaren 13an (11:30), ‘Eskoletatik antzokira!’ ikuskizuna eskainiko da Iruñeko Gayarre Antzokian. Ekimen horretan osatu, garatu eta taularatuko diren ikuskizun ezberdinen bidez, artea ere euskaraz bizi nahi dutela, eta arteak ere batzen dituztela irudikatu nahi dute.

Antzokian bilduko diren 11 eskolek (Jauntsaratseko Ohianzabal, Bernart Etxepare-Eunate, Elorri, Patxi Larraintzar, Ezkaba, Alaitz, Hegoalde Ikastola, San Frantzisko, Mendialdea, Sanduzelai eta Erreniaga), bakoitzak euskararekin zerikusia duen edo eta euskaraz den ikuskizun motz bat oholtzan gaineratuko du. Ekitaldian, besteak beste, txotxongiloak, euskal dantzak, abestiak, batukada, joaldunak, antzerkia edo dantza garaikidea izango dira.

Bestalde, maiatzaren 20an Iruñeko Antoniutti parkean jaia egingo da, goizeko 10:00etan hasi eta 20:00ak arte luzatuko dena. Musika, ikuskizunak, bertso saioak, dantzak, tailerrak eta bestelako ekitaldi ugari tartekatuko dira egitarauan.

ORDUA

Maiatzak 13. 11:30.
Maiatzak 20. 10:00-20:00.

KOKAPENA
Av. Carlos III, 1
Gayarre Antzokia + Antoniutti parkea
Iruñea
Nafarroa
LOTURAK