Sotoko Hotsak Elgoibarren

Data

22.09.23 - 22.09.23

Lekua

Gipuzkoa - Elgoibar

Fany eta Josele dira Elle Belga
Fany eta Josele dira Elle Belga (Elle Belga)

Ostiral honetan Sotoko Hotsak ekimenaren edizio berri bat egingo da Elgoibarren. Azken urteetako ixilunea gaindituz bueltan da jaialdia, eta aurtengoan berrikuntzak dakartza. Irailaren 23an antolatuko da, egun bakarrez, eta bi zuzeneko emanaldiez osatuko da afitxa.

20.00etan Rukula taldea zuzenean ariko da Kultur Etxeko plazan. Emanaldia doakoa izango da, eta kale girokoa. 23.00etan, berriz, Elle Belga taldearen txanda izango da. Xixon (Asturies) hiriko biko bandak Kultur Etxeko Sotoan eskainiko du emanaldia, eta sarrerak 5 euro balioko ditu. Sarrerak emanaldia hasi baino lehen jarriko dira salgai Sotoan bertan.

Entsalada dantzagarria

2014 urtean Usurbilen sorturiko musika taldea da Rukula. Musikalki rock giroak lantzen ditu kantu instrumentaletan, eta bateria, baxua bi gitarra dituzte lanabes bakar. Musika bidean bi disko kaleratu dituzte: taldearen izen bera damanan debutekoa 2017 urtean, eta 2019 urteko 'Hazi beltzak' lanak osatzen dute taldearen diskografia. Dagoeneko grabatua dute estudioko hirugarren lana izango dena, eta laster ikusiko du argia. Bitartean, zuzeneko emanaldietan murgildua da banda gipuzkoarra.

Gordin bezain zorrotz

Biko formatuan taularatzen den musika egitasmoa da Elle Belga. Josele Garcia (gitarra eta ahotsa) eta Fany Alvarez (sinteak, perkusioa…) Xixondarrek osatzen dute banda, eta musikari beteranoak dira biak. Urteak atzera Manta Ray edo Fany y los Dandys taldeetan ibilitakoa dira rock erritmoetan gitarrak astintzen. Egun, bestelako giroetan datoz, popetik eta folketik gertuago, sensibiltate askoko musika lantzen. Bikoaren estudioko azken lana 2020 urteko 'Simetria' da, baino laster ikusiko du argia Tolosako Bonberenean grabatu duten disko txikiak.

Kokapena

Kultur Etxeko Sotoa
Kultur Etxeko Sotoa
Elgoibar. Gipuzkoa

Loturak