Su Ta Gar taldeak ‘alarma’ piztu du

Data

23.03.24 - 23.03.24

Lekua

Araba - Gasteiz

Disko berria aurkeztuko du zuzenean Su Ta Gar taldeak
Disko berria aurkeztuko du zuzenean Su Ta Gar taldeak (Su Ta Gar)

Martxoaren hasieran Andoaingo gaztetxean eta Lakuntzako Kultur Etxean lehen emanaldiak eskaini eta gero, asteburu honetan jarriko du martxan Su Ta Gar taldeak ‘Alarma’ disko berria aurkezteko bira ofiziala. Taldearen hamabigarren estudioko lana dena 2022ko neguan ikusi zuen argia, eta ostiral honetan Gasteizko Jimmy Jazz aretoan taularatuko dute. Emanaldi honetako sarrera guztiak amaitu dira dagoeneko, baino oraindik geratzen dira taldeak Bilboko Santana 27 aretoan (Apirilak 21), Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean (Apirilak 22), eta Atarrabiako Totem aretoan (Maiatzak 26) eskainiko dituen emanaldietarako. Gainera, Iruñarock jaialdian, Uztaritzeko ikastolaren aldeko festan, Orozko Rock jaialdian eta Elorrioko Gazte Topagunean ariko da taldea martxoa, apirila eta maiatzean zehar.

Disko berria

Sei urte igaro dira Su Ta Gar talderaren estudioko azken diskotik eta bazen garaia kantu berriez gozatzeko. 2016. urtean ikusi zuen argia ‘Maiatsunari pasioa’ lana eta geroztik taldea ez zen estudiora sartu. Tartean, 30 urteko kontzertu bira arrakastatsua eta antzokietan egindako bira burutu ditu taldeak, azken honetan taldearen kantu ezagunenak bestelako eran moldatuz. ‘Alarma’ diskoarekin Su Ta Gar sustraietara itzuli da eta taldearen haserako heavy metal doinuak abiapuntu, thrash metala, eta abaiada biziko erritmoak jorratu dituzte, taldearen ezaugarri diren bonbo bikoitza, gitarra riff itsaskorrak, eta ahots melodiko zein oldarkorren bidetik. Lan berrian hamaika kantu bildu dituzte ia ordubeteko iraupenarekin, eta ohikoa duten moduan Lorentzo Records estudioan grabatu dira abestiak Aitor Ariño soinu teknikariaren gidaritzapean. ‘Alarma’ CD erako kartoizko digipakean, diseinu ederreko LP binilo bikoitzean, eta MP3 formatuetan argitaratu da taldeak berak sorturiko Jotake Ekoizpenak zigiluaren eskutik.


Kokapena

Jimmy Jazz aretoa
Jimmy Jazz aretoa
Gasteiz. Araba

Loturak