Jentilak Diman: ‘Sugoi’ ikuskizuna
2018/05/19

22:00

Dima
Bizkaia
Iv-jd-sugoi_ikuskizunaren_kartela
AIPAMENAK

Maiatzaren 19an izango da ‘Jentilak Diman’ ekitaldiaren 4. edizioa. Iaz hasitako bideari jarraituz, aste osoko programazioa prestatu dute euskal mitologia herritarren artean ezagunago bihurtzeko asmoz.

Ekitaldi desberdinak antolatu dituzte: batzuk herriko eskolako ume eta ikasleekin (euskal mitologiari buruzko olgeta eta jolasak, bolumenezko irudien eta ipuin mitologikoen lehiaketak, ipuin kontalari bat be ekarriko dute); beste batzuk helduentzat egongo dira programatuta, vesteak beste berbaldi bat Arratiako ipuin mitologikoen inguruan. Hizlaria Gorbeia inguruko ipuin biltzaile ezagunena izango da: Juan Manuen Etxebarria.

Azkenik, maiatzaren 19an ospatuko den ‘Sugoi’ ikuskizuna eskainiko dute. Ospakizun nagusi hau herriko pelotalekuan egingo da. ‘Sugoi’ ipuin mitologikoan oinarritutako antzerkia da. ‘Sugoiren ipuina’ Baltzolako kobetan kokatuta dagoen ipuin mitologikoa da. Antzezpenean 60 pertsona inguruk hartzen dute parte, denak dimoztarrak edo Dimarekin harreman handia dutenak izango dira.

ORDUA

22:00

KOKAPENA
Pikotalekua
Dima
Bizkaia