Surfesta
2019/07/13
Zumaia
Gipuzkoa
Surfesta
AIPAMENAK

Uztailaren 13an Zumaiako Surfesta ospatuko da, surfa ardatz duen jaialdia, Itzurun hondartzan.

Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara bitartean surf ikastaroak eskainiko dira, eta hauek amaitzean parrilladaz gozatzeko aukera izango da.

Ondoren, 22:00etan, musikaren txanda iritsiko da, Bigboy, Niña Coyote eta Chico Tornado eta Rukula taldeekin. Amaitzean Dj Goiko eta Dj Urangaren saioak entzun ahalko dira.

Ekintza guztiak doan izango dira.

KOKAPENA
Itzurun hondartza
Zumaia
Gipuzkoa