Surflarien Festa
2018/07/14
Zumaia
Gipuzkoa
Surf
AIPAMENAK

Uztailaren 14an, Surflarien Festa ospatuko da Zumaiako Itzurun hondartzan, Ziske Zumaiako surf eskolak antolatuta. Bertara gerturatzen direnek ekintza desberdinak aurkituko dituzte, besteak beste, parrilada eta musika taldeen emanaldiak.

Gainera, surf ikastaroak eskainiko dituzte 16:00etatik 19:00ak bitarte. Jaia arratsaldean hasi eta goizaldera arte luzatuko da eta nahi duen orok bertan parte hartzera gonbidatuta dago.

KOKAPENA
Itzurun hondartza
Zumaia
Gipuzkoa