Talo tailerra, Barandiaran Museoan
2013/10/22 - 2016/12/31
Ataun
Gipuzkoa
Talo1
AIPAMENAK

Urtea aho zapore onarekin bukatu asmoz, talo tailerrak antolatzen dira Barandiaran Museoaren inguruan. Bertan, gainera, Joxemiel Barandiaranek jasoriko hainbat kontakizun entzungo dira eta Euskal Herrian artoak eta taloak izan duten garrantziaz jabetzeko parada izango da. Errotatxo izeneko errotan arto aleak aletu eta irina egingo da, errotaren funtzionamendua zein den ikusiz. Jarraian irinarekin norberak bere taloa egiteko aukera izango du eta, nola ez, hura dastatuz amaituko da tailerra.

Urtean zehar edozein egunetan taldeek tailer hori gauzatzeko aukera ere izango dute, aurrez erreserba eginda. Mota guztietako publikoari dago zuzendua, familiak, lagun-taldeak, ikastaldeak, elkarteak, norbanakoak...

Prezioa: 5 euro pertsonako; prezio murriztua (taldeak eta 12 urtetik beherakoak): 3 euro.

Informazio gehiago eta erreserbak: 943180335 / 943670637 Edo barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net

KOKAPENA
Barandiaran Museoa
Ataun
Gipuzkoa