Tenpora taldea, berriro asmatzeko gogoz

Data

21.06.11 - 21.06.11

Lekua

Gipuzkoa - Irura

Tenpora

Ekainaren 11 arratsean Tenpora taldea zuzenean ariko da gipuzkoako Irura herrian. Emanaldi honetan ‘Berriro asma nazazu’ disko ederra aurkeztuko dute, oraingoz, estudioan grabatu duten azken emaitza.  Kontzertua 19.30etan hasiko da San Migel Plazan eta saioa doakoa izango da. Hori bai, gonbidapenak eskuratu beharko dira emanaldira joan ahal izateko. Irurako udaleko atari digitalean lortu daitezke sarrerak, eta pertsona bakoitzeko bi emango dira gehienez.

2012 urtean sortu zen Tenpora taldea Tolosaldean. Musika abentura ezberdinetan ibilitako bost lagun batu ziren egitasmo berri honegtan, musika territorio berrietan murgildu asmoz. Aurretik Katamalo, Estankona, Ruper Ordorika, Nevermind, Benito Lertxundi edota Maddi Oihenart musikari ezagunen taldeetan ibilitakoak izaki, musikarien kalitatea bermatua dago guztiz.

Musikalki jazz eta pop giroen artean kokatzen da Tenpora taldea. Bi musika horiez gain, ugariak dira taldeak jorratzen dituen pasarteak, bestelako musika erak ere uztartuz bi eragin nagusi hauekin. ‘Berriro asma nazazu’ diskoa zazpi kantaz osatua dator, eta Katarain (Azkarate, Nafarroa), Mamia (Azkarate), eta Aitor Etxebarriaren estudioetan (Bilbo) grabatu da lana, soinu teknikari bezala, Fran, Jonan Ordorika eta Aitor Etxebarria bera aritu direlarik.

Taldea horrela osatua dago: Hasier Oleaga (Bateria), Itsaso Etxebeste (Baxua), Beñat Barandiaran (Gitarra), Juantxo Zeberio Etxetxipia (Teklatuak) eta Elene Arandia (Ahotsa).

Kokapena

San Migel Plaza
San Migel plaza
Irura. Gipuzkoa

Loturak