Thalia Zedek & Anari (banda)
2019/10/03

20:30

Gasteiz
Araba
Thalia-anari_promo_i_copy2
AIPAMENAK

Thalia Zedek  (A.E.B.) eta Anari Alberdi musikariek bira berezi bat jarriko dute abian datozen egunetan. Anari bandako Drake, Mikel, Mariano eta Ander lagun, bi musikarien kantu zerrendan oinarritutako zuzeneko saioa prestatu dute, agertoki gainean seikote moduan taularatuz.

Thalia Zedek
Washington D.C. hirian jaio zen Thalia Zedek 60 hamarraldiaren haseran, nahiz eta nagusiki Boston hirian burutu duen bere musika bidea. 18 urterekin White Woman banda osatu zuen, eta geroztik, ez da agertokitik jeitsi. Dangerous Birds, Come, Live Skull edota E bezalako musika egitasmoetan ibili izan da urteak atzera, egun bere izenpean arituz banda bat lagun. 40 urteko musika bidea burutu du, eta A.E.B.-tako underground indie rock musika eszenan  izen erreferentea da.

Anari
Ibilbide luzeko musikaria da ere Anari Alberdi. Azkoitiarraren lehen diskoak 1997 urtean ikusi zuen argia Esan Ozenki diskoetxearen babesean "Anari" izenpean. Estudioko azken lana, berriz, 2017 urteko "Epilogo bat" da, "Zure aurrekari penalak" diskoaren segida txikia. Tartean, estudioko 5 disko eta ehundaka zuzeneko emanaldi.


Thalia Zedek & Anari (banda) zuzenean ikusteko Sarrerak:

Urriak 2 Bilbo Asteazkena - Kafe Antzokia - Kutxa Beltza
https://bit.ly/2mgg6uh

Urriak 3 Osteguna Gasteiz, Jimmy Jazz
https://bit.ly/2kfmh0T

Urriak 4 Ostirala, Azkoitia Matadeixe
(sarrerak momentuan sarreran)

Urriak 6 Igandea Donostia, Le Bukowski
https://bit.ly/2mjOVyJ

INFORMAZIOA ETA SARREREN SALMENTA
Sarrera: Aurrez 12 euro. Bertan 15 euro.
ORDUA

20:30

KOKAPENA
Jimmy Jazz aretoa
Gasteiz
Araba