The Bobby's disko berria aurkezten Andoainen eta Arbizun

Data

23.01.28 - 23.01.28

Lekua

Nafarroa - Arbizu

The Bobby's taldeak disko berria aurkeztuko du emanaldi honetan
The Bobby's taldeak disko berria aurkeztuko du emanaldi honetan (The Bobby's )

The Bobby's taldeak disko berria kaleratu du egunotan eta zuzeneko aurkezpenetan murgilduko da datozen aste eta hilabeteetan. Ostiral gauez Andoaingo gaztetxean ariko dira zuzenean, non Sofokaos talde nafarra izango duten agertokian lagun. Larunbatean Arbizuko gaztetxean izango da disko aurkezpena gaueko 23.00etatik aurrera eta zazpi euroren truke. Emanaldia Yakovlev 42 taldeak zabalduko du. Otsailean, azkenik, Akelarre Kultur Elkartean ariko da banda gipuzkoarra.

Disko berria kalean

2010 urtean Errenterian sortu zen The Bobby's musika taldea. Bidean formazio aldaketa ugari jasan dituzten arren, tinko eutsi diote taldearen musika norabideari, eta punk oi! doinuetan sakondu dute urte hauetan guztietan, disko bakoitzean norabide berriei muzin egin gabe. Euskara eta gaztelera erabiltzen dute nagusiki abesteko orduan, eta ingelesezko kanturen bat ere idatzi izan dute, lehen diskoetan batez ere. Punk oi! musikaren elementu guztiek bat egiten dute taldearen doinuetan, eta bide horretan baxuaren presentzia handia den base erritmiko potentea, gitarra zorrotzak, ahots urratua baino melodikoa eta azpi-ahotsak nagusi dira kantuetan.

‘Dibertsioaren esklabuak’ izena darama taldearen estudioko bosgarren emaitzak, eta lau urteko isilune diskografikoarekin amaitzen du lan berriak. Iruñeko Sound of Sirens estudioetan grabatu dute honako lana, eta LP + CD formatu ederrean argitaratu du taldeak autoekoizpen bidez. Diskoa editatzeko orduan laguntza izan dute, eta Rekord Ando, Ekinez Elkartea eta Mal Mai Rekords zigulu eta elkarteen sostenguz atera da aurrera. Taldearen diskografia horrela osatzen da: ‘Aurrera jarraitu’ (2013), ‘Bakarrik ez gaudelako’ (2016), ‘Ispilura begira’ (2018), ‘10 URTE DVD Dokumentala’ (2021). Diskoa kalean, zuzeneko emanaldietan murgilduko da banda.

Kokapena

Arbizuko gaztetxea
plaza
Arbizu. Nafarroa

Loturak