The Guilty Brigade eta Libertad Condicional Oñatiko Gaztelekuan

Data

22.01.15 - 22.01.15

Lekua

Gipuzkoa - Oñati

The Guilty Brigade
The Guilty Brigade (Juanma Sanchez )

The Guilty Brigade (argazkian) eta Libertad Condicional taldeek Oñatiko Gaztelekuan abiatuko dute musika urtea urtarrilaren 15eko gauean eskainiko duten emanaldiarekin. Kontzertua 22.00etan hasiko da eta sarrerak 6 euro balioko ditu. Sarrerak Oñatiko Txokolategixan eskura daitezke formatu fisikoan, bai eta Oñati Kulturaren atari digitalean. Bi taldeek disko berriak aurkeztuko dituzte emanaldi honetan. Aukera paregabea moldaera ezberdineko punk doinuekin zuzeneko emanaldian gozatzeko.

The Guilty Brigade

2012an Iruñean sortutako punk-rock eta hardcore taldea da The Guilty Brigade. Gartxot (ahotsa), Nestor (bateria), Ivan (gitarra eta koroak) eta Xabi (baxua eta koroak) dira taldeko kideak, eta denbora gutxian gauza asko egindakoak dira, zuzeneko emanaldiak eta estudioko diskoak tartetuz etenik gabeko musika bidean. Taldearen estudioko azken emaitza 2019an ikusi zuen argia ‘Tu mundo arder’ izenpean, eta taldearen musika bidean seigarren emaitza luzea da ‘Desbideratuen deskontrola’ (2013), ‘Hacia el infierno’ (2014), ‘Polvora y whiski’ (2015), 'No apto para cuerdos' (2017) eta ‘Dinamita’ (2018) diskoak eta gero.

Libertad Condicional

2015ean Arrasaten jaiotako punk-rock laukotea da Libertad Condicional. Gustuko zituzten punk taldeen bertsioak egiten eman zituzten lehen pausoak, eta denboraren poderioz kantu propioak egiteari ekin zioten 2017 urte inguruan. Taldearen lehen kantuak 2018ko lehen diskoan argitaratu zituzten ‘Bizimoduaren jabe’ izenpean. Disko horri esker, Euskal Herriko gaztetxe eta txosnagune ezberdinetan aritu ziren musika tresnak astintzen, eta diskoaren aurkezpenak amaituta, ‘Errautsetatik berpizten’ diskoaren konposaketan aritu da taldea azken hilabeteetan. Disko hori aurkeztuko dute zuzeneko honetan.

Kokapena

Gaztelekua
Foruen Enparantza Plaza, 4
Oñati. Gipuzkoa

Loturak