The Volcanics
2019/10/24

22:00

Arrasate
Gipuzkoa
ETIKETAK: The Volcanics
Volcanics_bn
AIPAMENAK

Hemen da Kooltur Ostegunak musika zikloaren denboraldi berria. Hamar urte berri ditu honako ekimenak eta Urriarako musika egitarau ederra prestatu dute. Urriaren 24 gauean The Volcanics talde australiarra ariko da zuzenean.

The Volcanics
Australiak betidanik eman ditu talde handiak (eta interesgarriak) high-energy eta izaera handiko rock-and-roll indartsuenaren esparruan. Asko dira adibide gogoangarriak. Bada, Perth-en 2002an sortutako The Volcanics taldea da iraganeko talde horien lekukoa modu argienean hartu duena; izan ere, batek baino gehiagok Radio Birdman-en oinordekotzat hartu du. Lau disko bizkar gainean, nazioarteko hiru bira luze eta ikusi dutenek errepikatzeko duten ziurtasunak asko diote beraien alde. Arrasaten izango da taldea, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

INFORMAZIOA ETA SARREREN SALMENTA
Sarrera 5 euro
ORDUA

22:00

KOKAPENA
Uharkape atzealdea zg
Gaztetxea
Arrasate
Gipuzkoa