Titereszena denboraldi berria
2019/10/04 - 2020/06/28
Tolosa
Gipuzkoa
Xake_produkzioak_lur
AIPAMENAK

Ikasturtearen hasiera iritsi zaio Topic-i ere. Aurten gainera, azaroan hamargarren urteurrena ospatzen hasiko dira. Guztira, bederatzi ikuskizun izango dira ikusgai, Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroaren programazioan eta baita hiru aldizkako erakusketa ere: ‘Maschera la maschera’ (2019ko urriaren 4tik 2020ko martxoaren 1era), ‘Formosako Txotxongilo-antzerkia’ (2020ko martxoaren14tik irailaren13ra) eta ‘Erraldoien bildumagilea’ (2020ko otsailaren 19tik ekainaren 28ra).

Programazioak, ikuskizun eta erakusketez gain, hainbat tailer eta ikastaro biltzen ditu, besteak beste, lehiaketak, eskola-kanpaina, ekitaldi solidarioak eta azaroaren 23tik abenduaren 1era ospatuko den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia. Bertan Enkarni Genuaren ‘Jaialdi handi baten istorio txikiak’ liburua aurkeztuko da.

Denboraldi berriko berrikuntzetako bat irailaren 12tik 14ra Madrilgo Valle Inclan Antzokian egingo diren ‘Sana-Sana’ txotxongiloen nazioarteko jardunaldiak dira. Jardunaldi hauen helburua txotxongiloekin egiten den lanari ikusgarritasuna ematea da, gizartean, hezkuntzan, osasunean eta arte mailan dituen aplikazio ezberdinekin.

KOKAPENA
Euskal Herria Plaza, 1
Topic
Tolosa
Gipuzkoa