Tolosako Inauterietan, 77 karroza
2018/02/03 - 2018/02/13
Tolosa
Gipuzkoa
Tolosa
AIPAMENAK

Otsailaren 3tik aurrera Inauteria giroan murgilduko da Tolosa, nahiz eta jai nagusia otsailaren 8tik 13ra bitartera ospatuko den.

Aurten hainbat berrikuntza izango da, hauen artean garrantzitsuena karroza eta konpartsen ibilbidea herriko beste hainbat kaleetara zabalduko dela. Horrela, Rondilla kalea eta San Francisco pasealekutik haratago, zezen plaza inguruko Oria kalean, Nafarroa etorbidean eta Foruen etorbidean kokatuko dira euren emanaldiak eskaintzeko. Bi txaranga dira 75 urte betetzen dituztenak, Aiz-Orratz eta Kabila, eta beste batek, Urdiña Txikik, mende erdia beteko du.

Guztira 77 karroza eta konpartsa eta 1.400 haur inguruk koloreztatuko dituzte kaleak. Txupinazoa, beti bezala, ostegunean izango da, aurten otsailaren 8an, 12:00etan, Udaletxeko balkoitik.

KOKAPENA
Herriko
Tolosa
Gipuzkoa