Tonino Carotone, Michalea Chalmenta eta Balkan Paradise Orchestra dira NB Festen kartelburuak

Data

21.08.15 - 21.09.19

Lekua

Nafarroa - Iruñea

Balkan Paradise Orchestra. (NB Fest)

NB Festen lehen edizioa indartsu heldu da Iruñera eta kartelak, batez ere irailekoak, hainbat eskaintza musikal opatzen dizkie iruindarrei zein bisitariei. Iraileko egitarauaren proposamen interesgarrienak 18koak, larunbatekoak, dira. Izan ere, Michaela Chalmeta, Tonino Caratone Mutil Gazteekin eta Balkan Paradise Orchestra izango dira Ziudadelako eszenatoki nagusian. Hortaz gain, Caparrosoko eta Ribaforadako Udal Bandek ere joko dute goizean, Ziudadelako zuhaiztian.

Festibala Nafarroako Musika Banden Federazioak sortutako ekimen bat da. Federazioak banden, txarangen, brass band delakoen eta haize musikaren kultura sendotzeko beharrizana ikusi baitzuen. Gabezia hori konpontzeko xedez, Nafarroa osoan zehar federazioaren parte diren 55 taldeak festibala sortzeko lanean hasi ziren. Izan ere, Nafarroako herri askotan musika bandak izan dira kulturaren sustatzaile nagusiak, zeina beraien ikuskizunen bidez helarazten dioten herritarrei.

Festibalean parte hartuko duten banda ia guztiek izaera amateurra eta ez-profesionala izateaz gain, landa eremuetan egin ohi dituzte musika jarduerak.

Festibala abuztuaren 15etik hasi da eta irailaren 19ra arte ospatuko da. Datorren abuztuaren 22an, igandean, La Muza Bandek girotuko du Plaza de los Burgos. Bandak 13.00etan emango du kontzertua, sarrera doakoa izango da eta aforoa bete arte sarrera librea izango da.

Hurrengo kontzertuak irailean izango dira jada. Lehen emanaldia Malatxo txarangak eskainiko du hilaren 5ean, igandean, Plaza de los Burgosen. Honetan ere, sarrera librea izango da aforoa bete arte.

Gero, irailaren 12an, igandean, Jarauta 69 taldeak hartuko die Plaza de los Burgosen lekukoa Malatxo txarangako kideei. 13.00 etan hasiko dute emanaldia hauek.

Ondoren, irailaren 18an, larunbatean, etorriko dira festibaleko kartelburu nagusiak. Ziudadelako zuhaiztian Caparroso eta Ribaforadako Udal Bandek joko dute 11.30etan eta 13.00 etan hurrenez hurren. Hauetarako sarrera ere doakoa izango da aforoa bete arte.

Arratsaldean festibaleko kartelburu nagusien kontzertuak izango dira: Michaela Chalmenta, Tonino Caranote Mutil Gazteekin eta Balkan Paradise Orchestra.

Ziudadelako eszenatoki nagusian izango diren kontzertu hauetara joan ahal izateko sarrera erosi beharko da. Aurretiaz erosi ezkero 25 euroko prezioa izango du. Momentuan erosi ezkero, aldiz, 28 eurokoa. Ateak 19.00etan zabalduko dira.

Festibalaren itxiera eguna irailaren 19a, igandea, izango da. Kontzertuak ziudadelako zuhaiztian izango dira eta doako sarrera izango dute. Lehenengo Ezpelur gaiteroek joko dute, 11.30etan. Gero, Haize Berriak taldeak opatuko du kontzertua eta arratsaldeko 18.00etan Sartaguda Banda-Ayegui pasatuko da oholtzatik. Festibala San Adriáneko Udal Bandaren kontzertuarekin amaituko da, 19.30etan hasiko dena.

Kokapena

Ziudadela eta De los Burgos plaza
Av. del Ejército, 1, 31001 Pamplona, Navarra
Iruñea. Nafarroa