‘Tradizioa eta berrikuntza: identitatea denboran zehar’
2019/06/13 - 2019/06/14
Baiona
Lapurdi
Tradizioa_eta_berrikuntza
AIPAMENAK

Ekainaren 13 eta 14an ‘Tradizioa eta berrikuntza: identitatea denboran zehar’ jardunaldiak egingo dira Baionako Euskal museoak antolatuta. Ekimenak herrialde ezberdinen esperientziak batzen ditu, arlo zientifiko eta artistikoak gurutzatuz.

Kolokio honen bidez honako galdera honi erantzuna aurkitu nahi zaio: «Kultura beti berrituz baldin badoa, nola iraun dezake kultura-nortasunak denboran?». Horretarako, tradizioak, berauen ikusmoldeak eta jendeak kulturaren inguruan duen jokaera aztertuko dira.

Hauek dira jardunaldetan eskainiko diren hitzaldietako batzuk: ‘Tradizioa, berrikuntza eta nortasuna Euskal Herrian’, ‘Azken berrogeita hamar urte hauetako euskal artearen ondarea eta historizitatea’ edota ‘Tradizioa eta nortasuna Europan’ (ekainaren 13an) eta ‘Tradizioaren erabilpenak eta interpretazioak’, ‘Euskal sukaldaritza, atzo, gaur eta bihar’ edo ‘Tradizioa sorkuntza prozesuan’ (14ean).

KOKAPENA
37 Quai des Corsaires
Euskal museoa
Baiona
Lapurdi
LOTURAK