‘Trantsizioa Euskal Herrian eta espainiar estatuan (1977ko Erreformari ez)’ jardunaldiak
2018/05/14 - 2018/05/20
Donostia
Gipuzkoa
ETIKETAK: Koldo Mitxelena
Goldatu
AIPAMENAK

‘Trantsizioa Euskal Herrian eta espainiar estatuan (1977ko Erreformari ez)’ jardunaldiak egingo dira Koldo Mitxelenan maiatzaren 14tik 20ra bitartean, Goldatu Taldeak antolatuta.

Lelehen egunean, maiatzaren 14ean, 19:00etatik 21:00etara, ‘La transición española desde la perspectiva de las nacionalidades’ mahai-ingurua egingo da. Partaideak izango dira Xosé M. Beiras Torrado (Galizia) eta Albert Brotan (Catalunya) eta moderatzaile lanetan Mertxe Aizpurua arituko da.

Hurrengo hitzaldia maiatzaren 16an izango da ‘Trantsizioa Euskal Herrian (1977ko Erreformari ez!): bizipen eta gogoetak 40 urte geroago’ titulupean. Parte hartuko dute: Garbiñe Biurrun, Justizia Auzitegi Nagusiko magistratua eta EHUko irakaslea; Petxo Idoyaga, EHUko irakasle ohia, eta Xabier Gurrutxaga abokatua. Moderatzailea Arantza Urretabizkaia izango da.

Maiatzaren 18an, berriz, Josu Txueka, Begoña Zabala eta Xabier Barber izango dira ‘Trantsizioa eta 78ko San Ferminak Iruñean’ gaiaz hitz egiteko Okendo kultur etxean eta 20an ‘Iruñeako sarraskiaren ondorengo gertaerak Donostian eta Errenterian’ gaiaz arituko da Iñaki Albistur, Zapa Okendo Kultur Etxean.


KOKAPENA
Urdaneta Kalea, 9, 20006
KM eta besteak
Donostia
Gipuzkoa
LOTURAK