Trepat + Kokoshca + Polygorn
2016/06/17

21:30

Bilbo
Bizkaia
160617-ambinoiz-kokoshca-trepat-stereorocks-kafe-antzokia
AIPAMENAK

Noiz atari digitaleko lagunek urtebetetze festa antolatu dute ekainaren 17 gauerako. Bi izanen dira hitzorduak: Gaueko 21:00etan Trepat eta Kokoshca ariko dira zuzenean Kafe Antzokiko oholtza nagusian, eta ondoren, gauerdi aldera, Stereorocks AmbiNoiz Space Jaia ospatuko da goiko solairuan! Urte askotako lagunak!

21:30


Trepat
Azken boladan zer esan handia eman du Granadako Trepat taldeak. Musikalki pop iluna lantzen dute, 80. hamarraldiko eragin zuzenaz. Emanaldi berezia izanen da, non "El amor está en la tierra" diskoa aurkeztuko dute lehen aldiz Euskal Herrian. 2015 editatua, prentsa musikalean kritika onak jaso ditu taldearen estudioko lehen lanak.

Kokoshca
Iruñea zaharreko Kokoshca taldeak "Corazon caliente / Corazon de hielo" disko txikia aurkeztuko du emanaldi honetan. Pop musika, garagea, psikodelia....

01:00


Polygorn
Ziburutik datorren Polygorn-ek Electro-Kraut-Space-Rock planetaren zear segitzen du bere bidea. Panda Valium (Moï Moï Records) ekoizlearen soinu elektronikoez lagundurik, Pollux-en (ex Willis Drummond/Sparteens/Golgoth13) Telekasterraren oihuek, Elorn-en danborrez osaturiko oihan trinkoaren danbadek eta Igor (ex Elefunkman) baxujolearen orroek espaziobidai batera gonbidatzen gaituzte aldiro.

Lapurtarrek, tresna elektroniko eta ohizko instrumentuen soinuak elkarrekin bilduz, erritual kosmiko kutsua duen beraien lehen diska argitaratuko dute uda honetan bertan. Influentziak : Masfél, Neù!, J.Holden, Orchestre Polyritmo de Cotonou.


 

INFORMAZIOA ETA SARREREN SALMENTA

Sarrerak:
Aurresalmenta: 8 euro (Kafe Antzokia, Ticketea, www.kafeantzokia.eus, Serie B, Ambigú)
Txarteldegia: 10 euro
*Kontzertuko sarrerarekin Stereorocks klubera sarrera doan aforoa bete arte.

ORDUA

21:30

KOKAPENA
Done Bikendi
Kafe Antzokia
Bilbo
Bizkaia