Trukatze gaualdia: ‘Togo eta Euskal Herriko laborariak’
2018/03/13

21:00.

Ainhize-Monjolose
Nafarroa Beherea
Topaketa
AIPAMENAK

Martxoaren 13an, trukatze gaualdia ospatuko da Ainhize-Monjolosen. Topaketan Togoko laborarien lan baldintzak eta Euskal Herriko laborantza aipatuko da, besteak-beste.

Bertan, Boudéma Kanakatom MAPTo mugimenduaren sindikalista izango da hizlari. 2003an sortu zen MAPTO mugimendua eta gaur egun, Togoko laborantza sindikata indartsuena da. Gainera, Togoko gobernuaren partaide nagusia bilakatu zen 2008an, herriaren elikadura burujabetza segurtatzeko.

ORDUA

21:00.

KOKAPENA
Ainhize-Monjolose
Nafarroa Beherea