Txakoli Eguna
2020/01/17
Getaria
Gipuzkoa
Txakoli_naiz
AIPAMENAK

Urtero bezala, urtarrilaren 17an Txakolinaren denboraldia irekitzeko Txakolin Eguna ospatuko da Getarian. Bertan, Jatorrizko Deitura duten hamaika txakolindegik uzta berria dastatzeko aukera eskainiko dio nahi duen orori. Aurten ere pintxoak egongo dira salgai.

2.000tik gora botila zabalduko dira. Getarian San Anton jaiak ospatzen ari direnez, hamaika ekitaldi egingo dira egunean zehar: Diana txistulariekin, azoka, txakolin-uzta berriaren aurkezpena, txakolin dastaketa trikitilariek girotuta, herri kirolak, bertsolariak, trikitilariak...

KOKAPENA
Frontoia
Getaria
Gipuzkoa