Txakolineroen Eguna
2018/05/20
Zalla
Bizkaia
Txakoli
AIPAMENAK

Maiatzaren 20an, Zallako Txakolineroen Eguna ospatuko da. Tokiko ekoizleen ardo askotarikoen erakusketa eta dastaketa izango da bertan, aurtengo uztak erakutsiko dituztenak. Txakolina lagunduz, Enkarterrietan egindako txerriki produktuen pintxoak ere izango dira.

Zallako Udalak antolatzen du urtero egitasmoa. 90eko hamarkadaren hasieran hasi zen ospatzen, bertako txakoli ekoizleek egiten zuten lana goraipatzeko asmoz.

KOKAPENA
Zalla
Bizkaia