Txiki Baskardo Haur kontakizunen lehiaketa
2019/11/18 - 2020/04/13
Getxo
Bizkaia
Txiki
AIPAMENAK

Txiki Baskardo Haur Kontakizunen III. Lehiaketa martxan da, DBHko 1. mailako ikasle getxoztarren artean literatura sorkuntza sustatzeko asmoz.

Aurreko urteetan bezala, parte hartzeko bi modalitate egongo dira: ikastetxeen bitartez edo nork bere kabuz. Bi kasuetan finalean parte hartuko duten hautagaiak aukeratuko dira.

Horretarako, finalistak beraiek agertu beharko dira, behar bezala identifikatuta, deialdiak zehaztutako lekuan eta momentuan. Gehienez ere 120 minutu izango dituzte luzera askeko kontakizun bat eskuz idazteko, epaimahaiak zehaztutako esaldiari jarraituz. Esaldia Ramiro Pinillaren ‘Txiki Baskardoren ibilerak’ lanetik ateratakoa izango da, 1980an euskaraz eta gaztelaniaz argitaratutako lanetik. Sari bat izango da hizkuntza bakoitzeko, eta irabazleek tableta elektroniko bana jasoko dute.

KOKAPENA
Getxo
Bizkaia