Txikiteroen Jaia
2019/10/03 - 2019/10/11
Bilbo
Bizkaia
Triki
AIPAMENAK

Txikiteroen Jaia Bilbon egingo da urriaren 3tik 11ra, eta jarduera ugari egingo dira. Oraingoan, Euskal Museoak bat egingo du jaiarekin, eta klaustroko ateak irekiko dizkio Loroño Musikaltegiari, akordeoien kontzertu bat egiteko. Hitzordua urriaren 10ean izango da, 19:30ean, Bizkaiko erakundean.

Akordeoiak klaustroan joko dituzte, eta ikusleek zenbait abestiz gozatzeko aukera izango dute. Bilboko Zazpikaleak, bertako tradizioak eta historiaz betetako museo bat ezagutzeko beste modu bat da hau.

Gainera, zikloan zehar, abesbatzak, otxoteak eta Bizkaiko zenbait kuadrilla ibiliko dira Zazpikaleetan, San Frantzisko auzoan eta Bilbo Zaharrean, jai hori ospatzeko.

KOKAPENA
Bilbo
Bizkaia