Txillardegi hil zeneko seigarren urteurrena
2018/01/11 - 2018/01/18
Donostia
Gipuzkoa
Txillardegi
AIPAMENAK

Txillardegi hil zeneko seigarren urtemuga beteko da urtarrilaren 14an eta, hori dela eta, hainbat ekitaldi egingo dira Donostian, Txillardegi udal liburutegia herri-ekimenak antolatuta.

Horietako nabarmenena izango da Antiguako Gaskuina plazan margotutako Txillardegiren oroimenezko horma-irudiaren inaugurazioa. Karga sinboliko handiko ekitaldia izango da, besteak beste, egun Gaskuina plaza den horretan baitzegoen Txillardegi etxea. Horma-irudiaren inaugurazio 14an bertan izango da, 12:00etan, eta Ibon Sarasola euskaltzainak eta Joxe Manuel Odriozolak parte hartuko dute, baita Izarne Zelaia eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek ere.

KOKAPENA
Donostia
Gipuzkoa
OSAGARRIAK