Tximista jaialdia Zumarragan

Data

21.07.24

Lekua

Gipuzkoa - Zumarraga

lie detectors

Uztailaren 24ean Tximista Jaialdia ospatuko da Zumarragako Izazpi parkean. Emanaldiak arratseko 20.00etan hasiko dira, eta afitxean Lie Detectors, Oki Moki eta Kaskezur ariko dira. Zarraparra kolektiboak eta Motz Tabernak antolatzen dute ekimena, Urretxu/Zumarragako kultur saileen laguntzarekin. Sarrerak entradium plataforman eskura daitezke dagoeneko.

Lie Detectors

Musika eta festa. Bi ideia horiek elkartzen dira Lei Detectors taldearen erritmoetan. Gazteleraz abesturiko kantuak dira, 60 eta 70 hamarraldietako rock giroak erreferentzi nagusi, musikarekin gozatu eta musika eginez gozaraztea dute helburu. Musika bidean hainbat disko txiki kaleratu dituzte urte hauetan guztitean, eta 2020 urtean ikusi zuen argia ‘Long Play’ izeneko disko luzea. Egun Txema Babon, Urko Roa, Eneko Etxeandia, Aitor Txiki eta Alvaro Turrio dira Lie Detectors.


Oki Moki

Biko formatuan hasi abiatu zuen musika bidea Oki Moki taldeak. Gipuzkoako Getarian elkartu ziren Paula Estevez (Ahotsa eta Baxua) eta Aritz Aranburu (Gitarra eta ahotsa) musikariak, eta kantuen zirriborroak sortzen hasi ziren etxeko egongelan. Laster ikusi zuen argia ‘Ocean Breeze’ lehen lan txikia, eta disko horrekin batera zuzeneko emananaldiak eskaintzen hasi ziren. 2020 urtean kaleratu zen taldearen iraupen luzeko lehen diskoa. Diseinu zurian bilduta dator ‘Working Class Pop’ izeneko lan dotorea, musikalki pop punk doinuetan. Egun hiruko formatuan taularatzen da banda, bateria lanetan Joseba Artza dutelarik, Brigada Criminal, Ladislao, Bullet Proof Lovers edo ibilitako musikaria.


Kaskezur

Nafarroako Erratzu herritik iritsiko da Kaskezur taldea. Ibilbide luzeko taldea da honakoa, diskografikoki uzta oparoa utzi duena. 2004 egin zituzten lehen entseguak, eta geroztik estudioko sei disko kaleratu dituzte. Oraingoz, azkena, 2019 urtean kaleratu zen ‘Ihesi doaz animaliak’ diskoa. Musikalki 90. hamarraldiko giro alternatiboak dituzten eragin nagusi, Sonic Youth, eta antzerako taldeak eredu. Erritmo gogor eta leunak tartekatzen dira, gitarra riff azkarrak eta gozoek toki duten bezala, beti ere gitarraren distortsioa topera.


Sarrera motak:
- 2 eserleku: 20 € + gastuak.
- 3 eserleku: 30 € + gastuak.
- Mahaia 4 eserlekuekin: 40 € + gastuak.
- Mahaia 6 eserlekuekin: 60 € + gastuak.

Argazkia: Lie Detectors taldea.

Irudia: J. A. Areta Goñi (Juxe)

Kokapena

Izazpi parkea
Izazpi parkea
Zumarraga. Gipuzkoa

Loturak