Txondorraren itzalera jaialdia
2018/11/11

10:30etatik aurrera.

Zegama
Gipuzkoa
Txondorra
AIPAMENAK

Azaroaren 11n, igandea, Txondorra itzaltzeko jaialdia izango da Zegaman. Antzinako garaietan hasi eta duela hamarkada gutxi arte gure basoetan garrantzi handia izan du ikazkintzak. Izan ere, txondorrak erabiltzen ziren egur-ikatza ateratzeko, honako hau bero-ahalmen handiko erregaia baitzen. Egun, ogibide hau desagertu egin den arren, oraindik ere badira txondorren aztarnak Aizkorriko basoetan.

Jaiaren harira, goizari hasiera emateko, 10:30ean eta 11:30ean txondorra ikusteko bisita gidatuak izango dira. Ondoren, 12:45ean, Zegamako plazatik Anduetza Parketxean dagoen txondorrera iristeko kalejira izango da. Behin txondorraren inguruan, proiektuan parte hartu duten pertsonen arteko elkarrizketak izango dira. Eta eguerdiko 13:30ean txondorra itzali eta egur ikatza aterako da.

ORDUA

10:30etatik aurrera.

KOKAPENA
Zegama
Gipuzkoa