Txoria Txori: kultura euskalduna eta katalana, elkarrekin
2018/03/17
Hazparne
Lapurdi
Txoria
AIPAMENAK

Martxoaren 17an, euskaldunak eta katalanak elkartuko dira Hazparnen bi kulturen arteko jaian. Katalunia eta Euskal Herriko kulturak erakusteko hitzordua izango da, kantu, dantza, artisautza eta hitzaldien bitartez.

Bertara gerturatzen direnek Kataluniako merkataritzako produktuak aurkituko dituzte Jondoni Joane aparkalekuan jarriko den karpan. Horretz gain, jendearen testigantzak entzuteko aukera ere egongo da eta, esaterako, Mateu Parera suhiltzailea Erreferendum egunean izandako lanaren inguruan mintzatuko da.

Eguneko egitaraua
Goizeko merkatua katalan ekoizleekin, Jondoni Joane aparkalekuann.
16:00: Hitzaldia.
18:00: Euskal kantuak Idiak peñaren taldearekin, Watsonek lagundurik.
18:30: Euskal dantzak.
19:30: Mutxikoak, denek dantzatzeko gisan.
21:00: Olatz Zugasti–Euskal Herria.
22:30: Canimas–Katalunia.

KOKAPENA
Hazparne
Lapurdi