Txorierriko osasunaren aldeko lasterketa
2018/04/22

10:00etatik aurrera.

Sondika
Bizkaia
Lasterra
AIPAMENAK

Apirilaren 22an, Txorierriko osasunaren aldeko lasterketa egingo da Sondika eta Loiu herrien artean. Lasterketa bizikletaz, korrika edo oinez egin daiteke eta bertan, familia guztiak har dezake parte. Bi ibilbide izango dira aukeran, 6 edo 10 kilometrokoak, Sondikan hasi eta Loiun amaituko direnak.

10:00etan emango zaio hasiera ekitaldiari Sondikan. 10:30ean, txirrindularien irteera emango da; 10:35ean, korrikalariena; eta 10:40ean, oinezkoena.

Izena ematen duten pertsona guztiek dortsal bat jasoko dute, eta izena ematen duten haur guztiek Bizkaiko haur-parke handienerako sarrera bana. Lasterketa amaitutakoan jai-amaiera egingo da.

ORDUA

10:00etatik aurrera.

KOKAPENA
Sondika-Loiu
Sondika
Bizkaia