Txurdinagako eta Otxarkoagako Magia Topaketak
2020/10/01 - 2020/10/30
Bilbo
Bizkaia
Magia
AIPAMENAK

Urriaren 1etik 30era arte, Txurdinagako eta Otxarkoagako Magia Topaketen XVI. edizioa ospatuko da, Bilboko Udalak antolatuta. Guztira, 13 hitzordu eskainiko ditu, elementu komun batekin: magia.

Beraz, urtero bezala, txikiek zein helduek lehen mailako magoen emanaldiez, ilusionismoaren eta zazpigarren artearen inguruko erakusketa interaktiboaz, galez eta ilusioa protagonista duen hitzaldiaz gozatzeko aukera izango dute.

Jaialdia urriaren lehen egunean abiatuko da 'Magia zazpigarren artean' erakusketaren irekierarekin. Otxarkoagako udaltegian egongo da, hilaren 30era arte. Erakusketa interaktibo eta hirueledunean, QR kodea duten laminen, argazkien eta garai bateko kartelen bidez, ilusionismoaren eta zinemaren arteko harremana ikusi ahal izango da.

Magia Topaketetan programatutako jarduera guztietan sarrera doakoa izango da, harik eta lekuak bete arte.

Egitaraua:
Aurten, nazioartean ezagunak diren magoek parte hartuko dute; besteak beste, honako hauek: Jean Philippe Atchoum frantziarra (urriak 17, Garai lorategiak), Frantziako Magia Txapelketa Nazionalean bi aldiz saritua eta 'Balloon World Championship' lehiaketako lau aldiz irabazlea (AEB, Belgika) edo Los Taps (urriak 22, Otxarkoagako udaltegia), Magia komikoko sari nazionala eta Magia komikoko Europako FISM saria.

0 kilometroko eszenaren eta kalitatezko kulturaren aldeko apustua eginez, edizio honetan bertako konpainia eta magoak izango dira gehienak. Honako hauek dira batzuk: Dramagia Euskadi 'Sin varita y con sombrero' ikuskizunaren estreinaldiarekin (urriaren 4an, Ugarte plazan); Tor Magoa (urriak 7, Otxarkoagako udaltegia); d 'Albeniz (urriak 16, Garaiko lorategiak); Eriz Magoa (urriak 17, Garaiko lorategiak); Eriz Magoa + Marsel (urriak 21, Otxarkoagako udaltegia); eta Sun Magoa (urriak 18, Garaiko lorategiak).

Topaketetan hiru gala egingo dira. Lehenengoa urriaren 3an izango da, 'On Stage: Euskal Magoak', Garai lorategietan izango da, . Bertan, ilusionismoaren artearen hainbat diziplinaren aukeraketa ikusi ahal izango da Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako artistekin.

'Emakume Magikoak' izango da bigarrena, hilaren 23an. Amélie eta Martilda magoak eta Los Taps bikotea izango dira protagonista.

Eta, azkenik, “Atera barruan daramazun magia” izeneko lehiaketaren VII. Gala, urriaren 30ean Magiaren Topaketen XVI. edizioari amaiera emango diona Otxarkoagako udaltegian. Bertan, 'Atera barruan daramazun magia' lehiaketa amateurraren sei edizioetan saritutako ikuskizunekin gozatu ahal izango da.

Horrez gain,'Magia por aquí, cine por allá' hitzaldia izango da entzungai urriaren 28an Otxarkoagako udaltegian, magiari eta haren irudikapenari buruz eta filmekin duten harremanari buruz.

KOKAPENA
Txurdinaga eta Otxarkoaga
Bilbo
Bizkaia