U12 Bilbora
2013/01/12

Ekintzak 11:00etatik aurrera izango dira.

Manifestazioa, 17:30etan.

Bilbo
Bizkaia
Bilbora
AIPAMENAK

Urtarrilaren 12an, Herrirak antolatuta, Herri Mobilizazio Orokorra izango da Bilbon, ‘Giza eskubideak, irtenbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira’ lelopean.

«Une historiko honetan, kartzela politika gainditzea, bere ondorioak zuzenean sufritzen dituzten pertsonen premia ez ezik, gizarte honek irtenbideen eta bakearen eraikuntzan aurrera egiteko duen beharrizana baita», antolatzaileen hitzetan.

Hala, goiz-goizetik hasiko dira egiten ekimenak. 11:00etatik aurrera Areatzan herri kirolak, rokodromoa, karpan musika emanaldia, komiki erakusketa, graffiti eta txalaparta tailerra eta puzgarriak izango dira edonorentzat eta, 12:30etatik aurrera Alde Zaharrean, trikitixa, bertso-batukada, zanpantzarrak, bertsolariak eta batukada.

Bestetik, eguerdiko 13:00etan, Joseba Sarrionandiaren ‘Gartzelako Poemak’ liburuarekin errezitaldia izango da 7Katu Gaztetxean. Askapena, Herrira eta Komite Internazionalistak antolatutako ekimen honetan, gogoan izango dituzte lagunak diren munduan zehar barreiatuta dauden preso politikoak.

Azkenik, maniffestazioa isila izango da 17:30etan irtengo da La Casillatik udaletxera iritsi arte. Antolatzaileek ehunka atxikumendu jaso dituzte.

ORDUA

Ekintzak 11:00etatik aurrera izango dira.

Manifestazioa, 17:30etan.

KOKAPENA
La Casilla
Bilbo
Bizkaia