U30 greba orokorra
2020/01/30
Hego Euskal Herria
Mani
AIPAMENAK

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta sinatu duten sindikatuek antolatuta, greba izango da urtarrilaren 30ean, herritarrei bizi baldintza duinak bermatzea helburu duena.

«Greba orokorrarekin jauzi bat eman nahi dugu herritar askoren lan eta bizi baldintzak hobetzeko borrokan. Eskaera zehatzak jasotzen dituen aldarrikapen taula bat garatu dugu, herritarren beharrei zuzenean erantzuten dieten proposamenak. Pentsio sistema publikoa bermatu nahi dugu, lan baldintzak hobetu, eskubide sozialak garatu, eta sinetsita gaude greba orokorra helburu guzti hauek lortzeko tresna eraginkorra izango dela», adierazi dute antolatzaileek.

Mezu zuzena luzatu nahi izan die Iñigo Urkullu eta Maria Chivite buru dituzten gobernuei. «Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua ezin dira ezkutatu egungo egoeraren aurrean. Pobrezia, esaterako, hazten ari da, eta administrazio publikoek erantzukizun handia dute horretan. Eta ezin direla ezkutatu diogu egoera iraultzeko tresnak eta baliabideak izan badituztelako. Gure eginbeharra presioa egitea da, grebaren erregistro honetan publiko egin ditugun aldarrikapen hauek bete daitezen estutzea».

Eta gaineartu dute: «Ofentsibara, lan guztien aitortza politiko eta soziala eskatuko dugulako, zaintza lanena barne. Azken hauek ezinbestekoak direlako bizitza sostengatzeko. Ofentsibara, enplegu duina ere aldarrikatuko delako eta ofentsibara, pentsio duinen alde».

Izan ere, bizitza duinaren aldekoa izango da urtarrilaren 30eko greba.

KOKAPENA
Hego Euskal Herria