Udalerri Euskaldunen Eguna: ‘Euskara, gure lurra’
2018/05/26

10:00-24:00

Dima
Bizkaia
Udalerrieuskalduneneguna
AIPAMENAK

‘Euskara, gure lurra’ goiburuarekin opatuko da Diman maiatzaren 26an Udalerri Euskaldunen Eguna, egun osorako egitarauarekin. «Festa, hausnarketa eta aldarrikapena» uztatuko dituzten ekitaldien prestakuntzan Dimako hainbat eragile aritu dira, besteak beste, Abizarie euskara elkartea, Dimesten, Zamakola elkartea, Andraizea, Dimetaleroak, Bertso Eskola edota Dimako Eskolako Guraso Elkartea.

UEMA-Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen Eguna goizeko 10:00etan erakunde horren batzar nagusiarekin hasiko da. Jarraian, mintegiak, kalejirak, haurrentzako jolasak edo bertso bazkaria egongo da Unai Iturriaga eta Jon Maiarekin. Arratsaldeko herri kirolak eta gaueko Egurra Ta Kitto taldearen kontzertuak eta Ezten giro!ren erromeriak borobilduko dute eguna.

Udalerri Euskaldunen Egunaren bidez, euskararen arnasguneak sendotu eta «herritarren kontzientzian eragiteko, instituzioen, eragileen eta herritarren arteko elkarlana bultzatzea» nahi dutela azaldu dute antolatzaileek.

Ospakizun horretarako egunaren goiburu bera duen abestia eta bideoklipa egin dute dimoztarrek elkarlanean. ‘Euskara, gure lurra’ren hitzak Ibon Izak idatzi ditu  eta musika berriz Kepa Elgoibar musikariak jarri dio.

 

ORDUA

10:00-24:00

KOKAPENA
Dima
Bizkaia
OSAGARRIAK