Udazkeneko Bertso Saioak, Santutxun
2020/10/03 - 2020/10/24
Bilbo
Bizkaia
Bertsoak
AIPAMENAK

Udazkeneko Bertso Saioak programa urriaren 3, 17 eta 24an egingo dira, Santutxuko Karmelo plazan. Udaberriko Bertso Saioak egitasmoa maiatzean egin ohi da, baina azken hiletako osasun inguruabarrak direla eta, Bilboko Udalak berriro programatu eta izena aldatu dio.

Izena aldatu arren, programaren 36. edizioak helburu bera du; hau da, Bilbon kultura eta euskara sustatzea. Gainera, egitasmoak euskaltzaleen topaleku izan nahi du, eta Santutxuko Bertso Eskolak hirian egiten duen lana babestu.

Saioak 13:00etan hasiko dira. Lehena urriaren 3an izango da, eta Andoni Egañak, Arkaitz Estiballesek, Ibon Ajuriak eta Beñat Gaztelumendik parte hartuko dute. Urriaren 17an, berriz, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Jone Uria igoko dira taulara, eta, azkenik, urriaren 24an, Oihana Bartra, Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran ariko dira bertsotan.

Programa #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren barruan dago, eta osasun agintariek unean-unean ezarritako segurtasun protokolo guztiak jarraituko dira. Zorrotz aplikatuko dira kultur eta jai ekitaldiak egiteari, osasun publikoa bermatzeko beharrezkoak diren mugei eta espazio publikoan aire zabaleko jarduerak nahiz ekitaldi jendetsuak egiteko pertsona kopuruari buruzko gomendioak, kultur eragileek eta ekitaldi guztietako ikus-entzuleen segurtasuna bermatzeko.

KOKAPENA
Karmelo plaza
Santutxuko Karmelo plaza
Bilbo
Bizkaia
LOTURAK