‘Una ría con duende’ flamenko topaketak
2018/09/08 - 2018/09/29
Bilbo
Bizkaia
Una-ria-con-duende-2018
AIPAMENAK

Irailean zehar ‘Una Ría con Duende’ izeneko flamento topaketen 13. edizioa ospatuko da Bilbon. Zikloa irailaren 8an hasiko da eta hil osoan zehar lau emanaldi eskainiko dira Ibaiondoko barrutian.

Modu honetan, zikloa hasteko, María Molina dantzariaren konpainia ariko da, Angel Velázquez gitarrista beteranoarekin batera. Saioa iluntzeko 20:00etan hasiko da, Areatzako aterpean.

Egitarauak irailaren 15ean jarraituko du, Bidebarrietako liburutegian, José Vital ‘El Caramelo’ eta Laura Vital artistekin. Irailaren 22an, Angela Carbajoren flamenko konpainiaren txanda izango da, Atxuriko Gizakundearen elizan, eta bukatzeko, irailaren 29an, Raúl ‘El Perla’ gitarrista eta Luis Peña kantari eta dantzaria ariko dira, Bilborock aretoan.

Bestalde, ohikoa denez, gitarra, txalo eta konpas, kanta eta dantza flamenkoko tailerrak izango dira San Frantziskoko udal zentroan irailaren 3tik 26ra bitartera.

KOKAPENA
Ibaiondoko barrutia
Bilbo
Bizkaia