‘Uraren azalean’, errekarekin lotutako sorkuntza tailerrak
2020/10/24 - 2020/12/19
Zarautz
Gipuzkoa
Urarenazalean.kartela
AIPAMENAK

Urriaren 24an egingo da, Artezaleaken, ‘Uraren azalean’ ekimenaren lehen topaketa, zeinak eskainiko dituen errekarekin lotura duten sorkuntza tailer eta saioak.

Urriaren 24an, larunbata, hasiko da topaketa, 10:30ean, Artezaleaken. Ekimenaren nondik norakoak azalduko dituzte eta Zarautz zeharkatzen duen errekaren ibilbidea elkarrekin egingo dute «itsasertzetik herri guneraino« parte hartzaileek.

Behin Uraren azalean aurkeztuta, hainbat sorkuntza tailer izango dira Artezaleaken. Batetik, Kwandalowa tailerra, urriaren 30ean eta 31n eta azaroaren 6an eta 7an. ‘Inspirazio afrikarreko buztingintza’ saioak izango dira, eta eskuzko eraikuntza teknikak landuko dituzte, besteak beste, inguruneko elementuak erabiliz.

Bestetik, Koinobori tailerra egingo dute azaroaren 13an eta 14an. Bertan, ‘Arrain itxurako haize-mahukak’ sortuko dituzte parte-hartzaileek, Japoniako teknikak jarraituz.

Egitaraua:
Urriak 24. Lehen topaketa Artezaleaken eta ibilaldia erreka jarraituz. 10:30ean.
Urriak 30-31 eta azaroak 6-7. Kwandalowa tailerra Artezaleaken. 17:00etatik 20:00etara ostiraletan, eta 10:00etatik 13:00etara larunbatetan.
Azaroak 13-14. Koinobori tailerra Artezaleaken. 17:00etatik 20:00etara ostiralean, eta 10:00etatik 13:00etara larunbatean.

KOKAPENA
Zumalakarregi kalea, 16
Artezaleak
Zarautz
Gipuzkoa