Urdaibaiko Organoak zikloa
2019/07/13 - 2019/08/15
Mundaka
Bizkaia
Urdaibaiko_organoak
AIPAMENAK

Urremendi landa garapenerako elkarteak Urdaibaiko Organoak-Joxe Mari Eguileor zikloaren edizio berria antolatu du. Busturialdea-Urdaibai eskualdeko ondare musikala berreskuratzea eta mantentzea bilatzen duen jaialdia uztailaren 13an hasiko da, eta 12 kontzertu eskainiko ditu abuztuaren 15era arte, Bizkaiko eskualdeko udalerrietan.

Guztira, 12 kontzertu izango dira, beste horrenbeste udalerritan. Aurten, berritasun gisa, bi udalerri berrik bat egin dute jaialdiarekin, Foruak eta Kortezubik, hain zuzen. Antolatzaileek adierazi dutenez, «gure lana harmoniumaren munduan bakarra da Euskadin zein Estatuan, harmoniumekin kontzertuak eskaintzen duen jaialdi bakarra garelako».

Mundaka, Gautegiz-Arteaga, Axpe-Busturia eta Gernika-Lumoko Andre Maria, Gernika-Lumoko San Bartolome, Kortezubiko Santiago Apostolua, Bermeoko San Frantzisko, Foruko San Martin, Ibarrangeluko San Andres eta Arratzuko Santo Tomas elizetan ospatuko dira kontzertuak, eta Urdaibain arrantza munduan jardun duten guztiak omenduko dituzte.

Kontzertu zikloan pieza desberdinez osaturiko egitarau zabala eskainiko da, eta izen handiko nazioarteko musikariak izango dira, besteak beste, Stephan van de Wijgert, Olimpio Medori, Matteo Imbruno, Margherita Sciddurlo edota Radoslaw Marzek; nazioarteko proiekzio handiko bertako musikariak ere ez dira faltako.

Zikloan parte hartuko duten eliza organoen artean aipatzekoak dira 1765ean Lorenzo de Arrazolak Axpe-Busturiako Santa Maria elizerako sortutako organoa edota Muxikako San Bizente Martiriaren organoa (1760). Hori dela eta, antolatzaileek adierazi dutenez, «gure betebeharra da etorkizuneko belaunaldiei gure arbasoek esfortzu handiz eraiki eta mantendu zuten ondarea uztea».

KOKAPENA
Bizkaiako hainbat herritan
Mundaka
Bizkaia