Urmuga, mendi ibilaldi musikatua
2020/07/14 - 2020/08/01
Urmuga_naiz
AIPAMENAK
Euskal Herria alderik alde eta gailurrez gailur zeharkatuz gero, ezkerraldera erortzen diren urak Kantaurira doaz, eta eskuinera erortzen direnak, Mediterraneo itsasora. Ibilbide hori egin du Urmuga proiektuak, mendiak, urez ez ezik, musikaz ere busti daitezen.
Felipe Uriarte alpinistak eta Migel Zeberio Et Incarnatus orkestrako zuzendariak aspalditik zuten buruan beraien bi zaletasunak batuko zituen proiektua garatzeko asmoa. Azkenean ideia hori Urmuga ekimenean gorpuztu da, mendizaletasuna eta musika uztartzen dituena. Mendiz mendiko ibilaldi musikatua uztailaren 14tik abuztuaren 1era bitartean egingo da.
Etapaz etapa, kontzertuak
Uztailak 14, Tologorri mendia: Hari laukotea, Maider Zabalegi, Flavio Bánterla, Xabi Zeberio, Amaia Elizaran (dantzaria).
Uztailak 19, Dima, Baltzolako kobak: Josu eta Gari (Hertzainak taldekoak), Maddi Oihenart, Miren Narbaiza, Et Incarnatus Orkestra, Igor Elortza eta Unai Iturriaga. Gorka Benitez saxoan, Itsaso Etxebeste baxuan, Juantxo Zeberio pianoan eta Karlos Aranzegi baterian.
Uztailak 20, Aizkorri: Maddi Oihenart, Juantxo Zeberio, Gorka Benitez.
Uztailak 21, Lareo: Donostiako Orfeoia, Et Incarnatus Orkestra, Eneko Dorronsoro (trikitilaria). Gorka Benitez saxoan, Juantxo Zeberio pianoan.
Uztailak 22, Aizpearro: Donostiako Orfeoia, Et Incarnatus Orkestra, Txomin Artola, Leire, Kristina, Leturia, Xendarineko ahizpak eta Oreka TX. Gorka Benitez saxoan, Juantxo Zeberio pianoan, Enrike Solinis.
Uztailak 26, Baigorri: Donostiako Orfeoia, Et Incarnatus Orkestra, Niko Etxart, Xendarineko ahizpak, Eltzegor, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Baigorriko gaiteroak. Gorka Benitez saxoan, Juantxo Zeberio pianoan.

 
Uztailak 28, Okabe: Euskal Barrokensemble.
Uztailak 30, Zaraitzu: Donostiako Orfeoia eta musikariak.
Abuztuak 1, Hiru Erregeen Mahaia: Amaierako festa-kontzertua, lagun ugarirekin.
KOKAPENA
Euskal Herriko zenbait toki
LOTURAK