‘Usteak erdia ustel!’
2019/10/25 - 2019/10/26
Zenbait herrialde
Gipuzkoa
Usteak
AIPAMENAK

Pasaiako Aterpe antzerki taldeak ‘Usteak erdia ustel!’ lana antzeztuko du urriaren 25 eta 26an Trintxerpen, Pasai San Pedron, Pasai Donibanen eta Pasai Antxon.

Adinekoen aldeko irudi positiboa azaltzeko mezua zabaldu nahi du, zahartzaroarekin lotuta dauden estereotipoen aurka egitearren. Estereotipo horiek ez dute zerikusi handirik zahartzen doazen askoren errealitatearekin. Kaleko antzezlan honen bidez, zahartzaroari buruzko ikuspegi zabal, erreal eta positiboagoa eman nahi da, eta garai horretako uste oker batzuk urratu nahi dira.

Egitaraua

Urriak 25
-Trintxerpe
10:30 Azoka. Euskadi etorbidea
12:00 Azkuene kalea
-Pasai San Pedro
17:00 Plaza
Urriak 26
-Pasai Donobane
12:30 Plaza-frontoia
-Pasai Antxo
17:30 Plaza

KOKAPENA
Trintxerpe, Pasai San Pedro, Pasai Donibane eta Pasai Antxo
Zenbait herrialde
Gipuzkoa