Uztaritzeko Musikaren Pesta
2018/06/16
Uztaritz
Lapurdi
Herri_soinu
AIPAMENAK

Ekainaren 16an, Uztaritzeko Musikaren Pesta izango da eta horretarako, bertako Uztaritzeko elkarteen Batasunak, Herri Soinu elkarteak eta Uztaritzeko hiriak dantza eta musiken animazio desberdinak antolatu dituzte.

Egitaraua egunean zehar luzatuko da eta bi gune berezi izango dira: Hiribehere pilota plaza eta Lota parkea. Country dantzak, zintzur bustitzea, dantza modernoa, kontzertuak eta animazioa izango dira egunean zehar.

Egitaraua:

Hiribehere pilota plazan 

10:00: Merkatuaren animazioa Iparraldeko Gaiteroak eta Txakatuk txarangarekin
11:00: Country dantzak Rodéo 64 elkartearekin
11:30: Mutxikoak Erdizka taldearekin
12:15: Zintzur bustitzea

Lota Parkean 

17:00: Oraingo musiken kontzertua Haizea Musika eskolaren ikasleekin
17:30: Dantza modernoa ASCA
18:00: Les Labourdins harmonia
18:30: Kantuak Koloreak abesbatzarekin
19:30: Ohizko dantzak Izartxo taldearekin
20:00: Animazioa Uztaritzeko Txarangarekin
20:30: Uztaritzen Kantuz Uztaritzeko abesbatza guziekin

KOKAPENA
Hiribehere pilota plaza eta Lota parkea
Uztaritz
Lapurdi