V Citadelle en Scenes antzerki jaialdia
2019/08/21 - 2019/08/23
Donibane Garazi
Nafarroa Beherea
Citadelle
AIPAMENAK

Bosgarren edizioa egingo du aurten Citadelle en Scenes jaialdiak. Abuztuaren 21etik 23ra bitartean Donibane Garaziko harresiaren barneko patioan «kalitatezko antzerkia» eskainiko da.

«Herriko ondarea agerian jartzea eta kalitatezko antzerkia ekartzea dira jaialdi hau sortzera bultzatu gintuzten arrazoiak», azaldu du Laurent Inchauspek, Donibane Garaziko animazio batzordeko kideak. Zitadela herriko eraikin nagusietakoa bada ere, bertan ekimenik ez dela egiten ziurtatu du Herriko Etxeko kideak, eta hori dela-eta, kulturarako erabiltzea deliberatu zuten.

Ikusleriari dagokionez, sorpresa polita hartu zutela jakinarazi du antolatzaileak: «Jaialdia abiatu genuenean, turista anitz etorriko zirela pentsatu genuen, baina azkenean bertako jendea da gehienik, %80 garaztarrak dira. Oso fidelak dira, horrek erakusten du horrelako ekimen baterako gogoa eta beharra bazela».

Antzerkiari festa giroa gehitu nahi izan diote, bizikidetasuna sustatzeko. Horretarako, ardo ostatua ezarri dute zitadelan, ondoan dagoen Irulegi sor-markako kideak gonbidatu dituzte, eta arrats guztiz, antzerkiaren aurretik Baigorri aldeko ardoak dastatzeko aukera egonen da.

Hilaren 21ean, ACME konpainiaren eskutik ‘Le porteur d´histoire’ izanen da ikusgai. Alexis Michalikek idatzitako obra honek 2014an bi Molieres antzerki sari irabazi zituen, aktore eta zuzendari hoberenenak. 22an, Nicolas Devorten ‘Dans la peau de Cyrano’ aurkeztuko du Pony Production konpainiak.

Abuztuaren 23an, etxera eta kanpora begirakoa izanen da: Pariseko Atelier Theatre Actuel konpainiak ‘La famille Ortiz’ aurkeztuko du, baina idazleari begiratuta garaztar bat atzematen dugu, Jean-Philippe Daguerre. Sortzaile hau jaialdiaren sorreran egon zen, bere gidaritzapean abiatu baitzen. Orain antolaketaz animazio batzordea arduratzen bada ere, Daguerrerekin lotura atxikitzen da.

KOKAPENA
Mairie 13 place Charles de Gaulle
Zitadela
Donibane Garazi
Nafarroa Beherea