V. Tolosaldeko 3 Tontorrak
2019/06/16

09:00 - 10:00.

Tolosa
Gipuzkoa
T3t
AIPAMENAK

V. T3T-Tolosaldeko 3 Tontorrak lasterketa ekainaren 16an egingo da, Ernio Uzturre eta Erroizpeko mendiak gurutzatuz.

Goizeko 09:00etan hasiko da Tolosako Triangulo plazatik. Igaro beharreko ibilbidea 43,5 kilometrotakoa izango da, 2.800 metroko desnibel positiboarekin.

Hainbat kontrol puntu ezarriko dira bidean, hornidura postuez gain. Garaiera baxuena Irura da (68m), altuena Ernio (1079m) den bitartean.

Horrez gain, T2T proba eta gazte lasteketa ere egun berdinean egingo dira, ibilbide ezberdinarekin. Lehenengoaren kasuan 24,5 kilometroko ibilbidea du 1.600 metroko desnibel positiboarekin (irteera 09:30ean). Bigarrenak, berriz, 13 kilometroko luzeera eta 920 metroko desnibel positiboa du (irteera 10:00etan).

ORDUA

09:00 - 10:00.

KOKAPENA
Triangulo plaza
Tolosa
Gipuzkoa