VI. Uz Trail mendi lasterketa
2020/03/01
Urretxu
Gipuzkoa
Correr_monte
AIPAMENAK

Goierri Garaia kirol ekarteak antolatuta, VI. Uz Trail mendi lasterketa izango da martxoaren 1ean, «Urretxu eta Zumarragako txoko ezkutuenak ezagutzeko».

Bi ibilbide izango dira aukeran: luzea eta laburra. Lehenak 22 kilometro eta 1.600 metrotako desnibel positiboa ditu eta bigarrenak, berriz, 11 kilometro eta 800 metro.

Beharrezkoa izango da txip elektronikoa izatea. Dutxa zerbitzua (Aldiri polikiroldegia) eta arropa jasotzeko zebitzua (Areizaga-Kalebarren plaza) eskainiko dira.

Gehienez, 300 parte hartzaile onartuko dira Uz Trail mendi lasterketan.

KOKAPENA
Urretxu
Gipuzkoa