VII. Gorbeia Suzien mendi lasterketa
2019/09/29
Zeanuri
Bizkaia
Gorbeia_suzien
AIPAMENAK

Irailaren 29an egingo da VII. Gorbeia Suzien mendi lasterketa Zeanurin, goizeko 09:00etan.

Ibilbideak 31 kilometroko luzeera du, 2400 metroko desnibel positiboarekin, eta Gorbeia inguruan kokatuko da. Hainbat kontrol eta hornidura gune kokatuko dira bidean zehar. Punturik altuena Gorbeia izango da, 1484 metrotan.

Bi kategoria izango dira, emakumezko eta gizonezko absolutua. Bakoitzean lehen heltzen direnentzat sari bana izango da: lehenengoa (txapela, garaikurra eta 1000 euro), bigarrena (oparia eta 750 euro), hirugarrena (oparia eta 500 euro), laugarrena (300 euro), bosgarrena (200 euro), seigarrena (100 euro) eta zazpigarrena (50 euro).

KOKAPENA
Zeanuri
Bizkaia