VII. Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa
2020/02/16

10:00.

Lezo
Gipuzkoa
Lezo-jaizkibel
AIPAMENAK

VII. Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa otsailaren 16an egingo da, goizeko 10:00etatik aurrera, Xoxolur mendi klubak antolatuta.

Lasterketaren irteera zein helmuga gunea Lezon kokatuko dira. Ibilbideak 14 kilometroko luzeera du, 1.200 metroko desnibel metatuarekin eta Jaizkibel menditik igaroko da.

Beharrezkoa izango da txip elektronikoa izatea. Dutxa zerbitzua (Bekoerrota kiroldegian) eta arropa jasotzeko zerbitzua (Lezoko plazan) izango dira parte hartzaileen eskura.

Guztira 350 parte hartzaile onartuko dira lasterketan.

ORDUA

10:00.

KOKAPENA
Lezo
Gipuzkoa