VII Xavier Álvarez de Eulate pintura lehiaketa
2019/09/14
Oñati
Gipuzkoa
Pintura
AIPAMENAK

Arantzazuko Basilikako beirateen egile den Xavier Álvarez de Eulateren ibilbide artistikoa aintzat hartzea eta egindako lanari omenaldia egitea izango irailaren 14an egingo den pintura-lehiaketako xede nagusia.

Lehiaketako edizio honetan, Jorge Oteizaren eskultura lanak basilikako fatxadan jarri zireneko 50. urteurrena dela-eta, ‘Oteiza eta Arantzazuko estatuaria’ izeneko sari berezia izango da Jorge Oteizaren Arantzazuko estatuaria egokien irudikatzen duen parte hartzailearentzat.

Pintura lehiaketari dagokionez, helduei nahiz haurrei zuzendutako ekimena da, eta hasiberriek zein eskarmentu handikoek parte har dezakete, hiru maila hauetako batean: helduenean (16 urtetik gorakoena), gazteenean (16 urte artekoena) eta haurrenean (11 urte artekoena). Partaideek Arantzazuko Santutegiko edozein zoko, paisaia edo monumentu margotu dezakete.

Neurria eta teknika parte hartzaile bakoitzak aukeratuko ditu, baina lan bakarra aurkezteko aukera izango dute. Mihiseen zigilatzea eta izen ematea Arantzazuko Gandiaga Topaguneko kultur zentroan egingo da 10:00etatik 12:00etara; eta lanak, inolako sinadurarik gabe, 16:00etatik 17:00etara aurkeztu behar dira leku berean.

KOKAPENA
Arantzazu
Oñati
Gipuzkoa
OSAGARRIAK