VIII. Antzuolako 8 Miliak lasterketa
2020/02/16

10:30.

Antzuola
Gipuzkoa
Antzuola
AIPAMENAK

Otsailaren 16an jokatuko da VIII. Antzuolako 8 Miliak lasterketa, goizeko 10:30ean.

Irterra Antzuola bertan hasiko da eta helmuga gunea ere toki berdinean kokatuko da. Tartean 13,83 kilometrotako distantzia eta 836 metroko desnibel positiboa duen ibilbidea igaro beharko dute, Irimo eta Trekutz-eko tontorrak igaro ostean.

Bidean zehar hainbat denbora kontrol gune ezarriko dira, hornidura guneez gain.

Gizonezko eta emakumezkoen kategoriak bananduko dira eta bakoitzean heltzen diren lehen hiru korrikalariek sari bana jasoko dute. Herriko lehen gizon eta emakumearentzat sari berezi bat izango da.

Izena emateko epea otsailaren 14a bitartean luzatuko da. Gehienez 240 parte hartzaile onartuko dira.

ORDUA

10:30.

KOKAPENA
Antzuola
Gipuzkoa