VIII. Arditurri Eguna
2019/07/14
Oiartzun
Gipuzkoa
Arditurri_eguna
AIPAMENAK

VIII. Arditurri Eguna uztailaren 14ean izango da Oiartzungo Arditurriko meatzaritza gunean, Aiako Harria natura parkean.

Aiako Harria parkea eta bertako meategiak ezagutzera emateko helburuarekin, ekintza ugari egingo dira, meategiak prezio murriztuan ikusteko aukera eta Abaraxka ludotekako talo tailerra, adibidez.

Horrez gain, historiaurreko bizimodua ezagutzeko aukera izango da, Suhar arkeologia taldearen eskutik. Arrano Etxean zaindutako hainbat hegazti ere askatuko dira, ‘Mineralen bila’ irteera gidatuaz gain.

KOKAPENA
Arditurri Bidea, 3
Arditurri parketxea
Oiartzun
Gipuzkoa