VIII. Garin mendi lasterketa herrikoia
2020/01/19
Beasain
Gipuzkoa
ETIKETAK: Lasterketak
Running-lesiones5
AIPAMENAK

Urtarrilaren 19an Garin mendi lasterketa herrikoiaren zortzigarren edizioa egingo da Beasainen, Muñogain elkarteak antolatuta.

Goizeko 12:00etan emango zaio hasiera probari Garin auzoko plazatik. Ibilbideak 11 kilometroko distantzia du eta 574 metroko desnibel positiboa.

Azken korrikalariak heltzen direnean, sari banaketaren txanda izango da. Bitartean hainbat sari zozketatuko dituzte.

16 urtetik gorako edonork har dezake parte, 300 kideko kupoa gainditzen ez den bitartean.

Antolatzaileek arropa jasotzeko zerbitzua jarriko dute parte hartzaileen eskura Garingo frontoian.

KOKAPENA
Garin
Garingo plaza
Beasain
Gipuzkoa