Volatin
2019/04/20

10:00. 

Tutera
Nafarroa
Volatin
AIPAMENAK

Tuterako Aste Santuaren protagonista Volatin jaia da. Apirilaren 20an izango da, goizeko 10:00etan, Foru Plazan.

Volatin egurrezko panpina da, petardo-puru bat duena ahoan. Tuterako plaza gainezka egonda, halako batean petardo sorta piztuko da, eta Volatin, Foru Plazako balkoi batetik eskegita, bueltaka hasiko da, jendearen gainean erori arte.

Jaiaren tradizioa hamalaugarren mendetik dator, Maisua salatu zuen Judas Iskariote traidorearen agonia irudikatzen duena.

ORDUA

10:00. 

KOKAPENA
Foru plaza
Tutera
Nafarroa